nonarkitektura bi arkitektok osatzen dugu:
Xabier Lopez Atxega, Donostiako Arkitektura eskolatik arkitektoa (2002) eta IƱigo Garcia Agirrezabalaga, Donostiako Arkitektura eskolatik arkitektoa (2005).

Hainbat arkitektura-bulegotan lan egin ondoren, unibertsitatetik lagunak ginenez, gure ibilbide propioa 2005. urtean hastea erabaki genuen.
Gure lanean proiektuetan sakontzen dugu eta proiektatzen ditugun eraikinak eta espazioak kontu handiz gauzatzen ditugu. Arkitektura anonimoaren defendatzaileak gara, haundikeriarik gabekoa, dedikazioz landua.

Urte guzti hauetan etxebizitza, komertzial eta beste erabilera batzuetako eraikuntza proiektuak garatu ditugu, bai obra berrikoak, bai eraberritzeak, urbanizazio-obrak eta barne-lanak.