nonarkitektura bi arkitektok osatzen dugu: Xabier Lopez Atxega, Donostiako
Arkitektura eskolatik arkitektoa (2002) eta IƱigo Garcia Agirrezabalaga,
Donostiako Arkitektura eskolatik arkitektoa (2005).

Hainbat arkitektura-bulegotan lan egin ondoren, unibertsitatetik lagunak
ginenez, gure ibilbide propioa 2005. urtean hastea erabaki genuen.

Gure lanean proiektuetan sakontzen dugu eta proiektatzen ditugun eraikinak
eta espazioak kontu handiz gauzatzen ditugu.

Arkitektura anonimoaren defendatzaileak gara, haundikeriarik gabekoa,
dedikazioz landua.

Urte guzti hauetan etxebizitza, komertzial eta beste erabilera
batzuetako eraikuntza proiektuak garatu ditugu, bai obra berrikoak, bai
eraberritzeak, urbanizazio-obrak eta barne-lanak.